SARRERA - ONGI ETORRIA

Ongi etorri abstrakziogeometrikoa wikira !!! Lauro Ikastolako DBHko 3. mailako Plastika arloko wikietako bat duzu hau. Wiki honen helburua ikasturtearen amaieran landuko dugun abstrakzio geometrikoari buruzko edukiak ikusi, aztertu eta ulertzea da.

Abstrakzio Geometrikoa DBHko 3. mailako 3. ebaluazioan landuko dugu, MUGIMENDUA MODU ABSTRAKTUAN ADIERAZTEN Ikas Unitatearen bitartez. Ikas Unitatearen azalpenean gaian landuko dugun informazio guztia duzu: helburu didaktikoak, ikas edukiak, metodologia, bitartekoak, ebaluaziorako irizpideak eta abar. Ikas Unitate hau deskargatu nahi baduzu hemen klikatu.

Orriaren ezkerreko zutabean duzun aurkibidean, Nabigazioa delakoan, wikian agertzen diren gai desberdinak biltzen dira. Bertan, interesatzen zaizun atala klikatu eta orri hori aurkituko duzu: gaiari buruzko eduki eta dokumentuak, irudien azterketak nola egin, ikasleen lanen erakusketak eta abar.

Gaiarekin lehenengo harremana Zer da Abstrakzio Geometrikoa ? orrialdea bisitatuz egin dezakezu. Bertan azaltzen den aurkezpenean gaia ongi ulertu ahal izateko hainbat datu ezagutuko duzu. Ariketaren galderak orrialdean koadroen azterketa burutzeko proposatzen diren galderak aurkituko dituzu. Galdera hauen bitartez, irudiaren egileak adierazi nahi digun mezua edo efektua ezagutuko dugu.

Artista desberdinen koadroak aukeratzeko klikatu galeria ezkerreko menuan. Galeria honetan Vassily Kandinsky, Robert Delaunay, Kasimir Malévich, Giacomo Balla edota Ellsworth Kellyren lan batzuk aurkituko dituzu. Bertan ere, nire lanak eta Lauro Ikastolako ikasle batzuenak aurkituko dituzu. Aukeratu lan bat, aztertu eta egileak adierazi nahi digun mezua edo efektua zein den eta nola egin duen ongi ulertuko duzu.

gif_animatua_1.gif

Behaketa eta azterketa ariketa honen intentzioa, irudien irakurketa eta ulermenean urratsak ematea da, eta honekin batera, ikuslearen (ikaslearen) artea eta irudiekiko jarrera kritikoa sotzea ere. Hau da, irudi (koadro) baten aurrean, norberak bere iritzia sortzea.

Abstrakzio geometrikoari eta orokorrean arte abstraktua eta estilo hau landu duten artistei buruzko informazio gehiago hemenaurkituko duzu.

Espero dut abstrakziogeometrikoa wikia zure gustukoa izatea, eta batez ere, abstrakzio geometriko estiloa, irudiak orokorrean eta arteari buruz zerbait gehiago ezagutu eta jakiteko baliagarria izatea.

1. eta 2. ebaluazioetako edukiak kontsulatzeko plastikagela wikira joan.

Jonan, Plastikako irakaslea